Garbitu eta bereizitako sagarra matxakara joango da eta bertan jo edo txikituko da sagarra. Sagarra txikituta prest egongo da dolarean zanpatzeko, eta ahalik eta errendimendurik handiena lortzeko. Dolarean zanpatuta muztioa aterako da, irakinaldien ondoren sagardo bihurtuko dena. Sagarraren errendimendua %50 eta %70 artekoa da, alegia kilo bat sagarretik litro erdi eta 0,7 litro sagardo artean egingo dira.
Hileko produktua
Bertako sagar ezbediren arteko nahasketa. Etxeko sagastietatik ateratako sagarra eta aukeratua. Kolore argia, fruta usain eta zapore handikoa. Gorputz handiko sagardoa baina era berean erraz edateko sagardoa.